Floreagatik Arantzazura oinez

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko eka. 26a, 11:54

Ekainaren 24ean Floreagatik Arantzazura oinez joan ginen DBH 4ko ikaslez, irakaslez eta gurasoz osaturiko talde bat, 44 lagun orotara.

 

06:00etan abiatu ginen eta 15:30ak aldera iritsi Arantzazura. Orain bost urte hasi genuen ibilaldia ohitura bihurtzen ari da, eta ekimen horri jarraipena eman diogu aurten ere. Eguraldi egokia izan genuen, freskoa.

Ibilbidea: Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, Minetako bidea, Biozkorniako leporaino eta handik behera Arantzazura.

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Antonioren azalpenak jarraituz. Egun bikaina igaro ondoren, handik etxera autobusez etorri ginen. Mila esker guztioi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide