Bestalde, DHBko 1. zikloan ere talde batzuek parte hartu dute, eta horietako batek 3. saria eskuratu du.
Aurten honako gai hauetan jarri behar zuten arreta, eta hiru arlo hauei buruzko hausnarketa egin behar izan dute, lehiaketaren bigarren zatian.
- Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT): Gure erabilera arduratsua al da?
- Merkataritza elektronikoa: Segurua al da?
- On-line jokoak: Ba al dago aisialdirako beste alternatibarik?
Consumopolis lehiaketak arlo ezberdin asko lantzeko aukera ematen digu:
- Kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzeko aukera ematen die ikasleei galdera eta joku ezberdinen bidez.
- On-line burutzen denez, IKTak lantzeko aukera bikaina eskaintzen du (aurten adibidez BLOG baten burutu behar zuten eskatzen zitzaien lana).
- Taldeka egin behar denez, talde-lana sustatzen du, taldearentzat onak diren estrategiak bilatzen laguntzen die.
- Sormena sustatzen du testuak idatzi, bertsoak sortu, esloganak asmatu edota marrazkiak eginez…
Zorionak saritu eta parte hartzaile guztiei!