Guraso, irakasle eta adin ezberdinetako ikasleak, eta baita aitona-amonaren bat ere. Kalean zebiltzan lagun batzuk ere bildu zitzaizkigun taldera unetxoren batean… Benetan, oso gustura hartu genituen gure artean: garbi geratu zen Azkoitia abestea gustuko duen herria dela.
Hasieran norbaitek lotsa aipatu bazuen ere, pare bat abesti elkarrekin abestu ondoren gozamena nagusitu zen talde osoan. Oso eroso eta gozatuz igaro genituen ordu eta erdi.
Euskal Kulturaren indarra mantentzeko behin eta berriz entzun izan dugu transmisioa dela gakoa. Aurrekoengandik jaso dugun altxorra ondorengoei ematea izan dela eta dela gure kulturari, gure izaerari eusteko bide bakarra…
Atzokoan transmisioaren kate luze horretan beste katebegi bat ezarri genuelakoan gaude. Mila esker, lehendabizi parte hartu zenuten guztioi eta bigarrenik antolaketan lagundu diguzuen guztioi.
Ikusi argazki guztiak, hemen