Parte hartu nahi duten guztiak animatzen ditugu larunbatean, goizeko 10:00ak aldera, etxean egindako postreak eta pintxoak plazara ekartzera. Bestalde, bigarren eskuko merkatuan salmentan jarriko diren gauzak jasotzen hasi gara dagoeneko: liburuak, CDak, panpinak, jolasak eta beste hainbeste gauza ekarri ditzakezue ikastetxera. 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:00etara jasotzen dugu materiala. Horiek guztiak gure "denda solidarioan" salduko ditugu, eta bildutako dirua, aurrez esan bezala, Ekuadorrera eta Haitira bidaliko dugu.
Herriko hainbat harakin, okin, elkarte, tabernari eta abar gogor laguntzen ari zaizkigu. Adeitasunez, mila esker guztioi!