Floreagatik Arantzazura

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko eka. 27a, 09:26

Pasa den larunbatean Arantzazura egindako ibilaldia

Ekainaren 25ean, Azkoititik Arantzazura oinez joan ziren Floreaga Ikastetxeko 37 lagun: DBH4 bukatu duten neska eta mutilak, guraso eta irakasle batzuk.

 

Bidegorrian zehar abiatu ziren Zumarraga eta Legazpira. Barrendiolako urtegitik gora igo ziren, Biozkornia lepora, Kataberako meatzeetako bidetik, gero Duru ondotik Arantzura jaitsiz.

Arantzazuko elizan, Ama Birjinaren kapera txikira igo ziren, non Mariaren irudia bertatik bertara ikus daitekeen. Une egokia izan zen eskerrak eman eta otoitz labur bat egiteko.  Handik irtetean, autobusez itzuli ziren Azkoitira. Urtero DBH4 amaieran Arantzazura oinez egiten dugun laugarren ekitaldia izan da aurtengoa. Eguraldi freskoa eta lainotsua izan zen eta tartean behin lanbro pixka bat izan genuen. Aurten ere abiatutako guztiak iritsi gara Arantzazura oinez. Zorionak guztioi!!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide