Hona hemen irabazleei egin diegun elkarrizketa laburra, euren esperientzia nolakoa izan den jakiteko.
1. SARIA : (taldeko 5. kidea falta da argazkian, Sarfraz Ahmed)
Nork antolatzen du eta zeri buruzkoa da Consumopolis lehiaketa?
Espainiako gobernuak antolatzen du. Kontsumoari buruzkoa da. Gero Autonomi Erkidego bakoitzak berera moldatzen du. Guri Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide sailaren bidez iristen zaigu deialdia.
Nork hartzen du parte lehiaketan? Eta nola antolatuta?
Gure ikastetxean 5.mailakoek eta 6.mailakook hartzen dugu parte. 5 laguneko taldetan banatuta.
Zer lantzen da bertan?
Kontsumo arduratsuari buruzko ideiak eta informazioa lantzen da.
Nola burutzen da lehiaketa?
Lehenengo fasean zirkuitu bat osatu behar da; bertan, galderak, jolasak eta abar daude puntuak lortzeko. Bigarren fasean adibidez lehengo urtean kartel bat egin genuen, aurten bideo bat egin dugu.
Zer ikasi duzue lehiaketa horretan?
Taldean hobeto moldatzen eta ikasten ondo pasatu daitekeela.
Zer izan da aurtengo saria?
Erloju elektroniko bat, diploma bat eta linterna txiki bat.
Eta 2. gelditu direnek badakizue zer jaso duten? Eta hirugarrenek?
Bai, bigarrenak prismatikoak, linterna eta diploma. Hirugarrenek aurikularrak, linterna eta diploma.
Eta zer jaso dute saririk izan ez dutenek?
Linterna eta diploma
Hurrengo urtetan ere parte hartzera animatu beharko genukeela uste al duzue? Zergatik?
Bai, oso dibertigarria delako, gainera beti zerbait oparitzen dizutelako eta hori guztia kontsumoari buruzko gauzak ikasiz.
Argazkian, 3. saria irabazi dutenak.