"Guk, mendi alde honetan, oso susto eta ikara handia izan genituen. Kosta aldean ikeragarria izan da. Momentuz, badira 650etik gora "hildako ofizial", baina errealitatean askoz ere gehiago dira. Zauritutakoak, milaka. Dena galdu dutenak, beste hainbeste eta gehiago. Salestarren Manta hiriko gure kolejioa, parrokia, etxea… botatzeko egoeran daude. Mila esker zuen laguntzagatik, guztion izenean".
Urtean egingo diren beste ekintzetan, Beningo kaleko umeen aldeko Foyer Don Boscon daramagun proiektuari laguntza eskaintzen jarraituko dugu, baina aurtengo "pintxo solidarioaren" eguna, maiatzaren 7an, larunbatean, Ekuadorreko kaltetuen alde izango da, eta laguntza han dauden Salestarren bitartez bideratuko dugu.
Oraingoz jaso dugu herriko hainbat okin, harakin eta elkarte edo soziedadeen laguntza. Nahi duten guztiek eraman ditzakete plazara etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak. Larunbatean bertan, goizeko 10:00-10:30 tartean, hantxe, Kontzejupean, jasoko ditugu. Pintxo eta trago bikainak egiteko aukera ederra dugu, eta proiektu bai lagunduz, gainera. Itsulapikoa ere egongo da, dirulaguntza eman nahi bada ere. Jasotzen den dirulaguntza Ekuadorrera joango da osorik. Gainera, Kutxabankeko ES 06 2095 0010 40 9105593086 kontuan eman daiteke laguntza. Mila esker guztioi.