LHkoak txapelketan ibili dira aste osoan, Urola eta Kakute nor baino nor. Asteazken arratsaldean, Tor magoaren trebezia eta umorea gozatzeko aukera izan zuten Baztartxon.
Txikienentzat gynkana ezin hobea antolatu zen ostegun arratsaldean ikastetxeko frontoian: lokotx bilketa, sokatira, aulkien jokoa eta musikari jarraituz dantzan LHko ikasleak gidari zituztelarik. Amaitzean, merienda gozoa jan zuten, indarrak berreskuratzeko.
Ostiralean On Boscoren egun handia ospatu genuen. HHkoek filma eta otoitzarekin eman zioten hasiera egunari. LHkoek, aldiz, meza entzun ostean, hamarretakoa eta filma bat izan zuten ikusgai. Arratsaldean, DBH4ko ikasle batzuen laguntzaz, jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. DBHkoentzat ere, eguna mezarekin hasi zen goizeko hamarretan. Jarraitzeko, jolas eder batzuk izan zituzten.
Larunbatean Salestar Familiaren afaria izan genuen Joseba Jatetxean. Igandean, berriz, Ikasle ohien festa izan genuen: eguerdiko meza, talde argazkia eta bazkari gozo Loiola Hotelean. Igande arratsaldean “Txantxalgara” pailazoen emanaldi bikaina izan genuen Don Bosco aretoan.