Euskadiko Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea, Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte hartuz 2008tik hona.
Hemen bertan dugu krisia. Horregatik Janarien Bankuak azaroaren 27an eta 28an egin duen bilketa babestu dugu.
Hala ere, Benin eta Togo aldean gose handia dute. Joan den urrian gure artean izan den Juanjo Gomez misiolariak honelaxe adiera digu: "Gose endemikoa da nagusi, familia askok bi egunez behin egiten dute jatordu bat, ume asko hiltzeko arrisku larrian dago. Janari gutxi dago, oso garesti, eta hornidura falta arrisku handia dute; jeneroa falta zaie, baita erosteko dirua duenarentzat ere".
Arazo larri horren aurrean, aurten ere, Euskal Herriko eta Salestar Inspektoriako JyD taldeak kanpaina bat antolatu dugu: "Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute. Lagun iezaiezu, galtzen ez diren janariak bidaliz! Laguntzen baduzu + zara", lemapean.
Janariz betetako kontainerra bidali nahi dugu Beninera. Honako janariak bidaliko dira: arroza, dilistak, babak, pasta, eta abar. Ongi kontserbatzen diren eta asko estimatzen dituzten janariak dira.
Noiz eta nola oparitu janariak?
Floreaga Ikastetxean janariak jasoko ditugu. Idazkaritzara edota ikasgeletara ekar daitezke. Gabonetako oporrak arte jasoko ditugu janariak.
Abenduaren 11, 12, 18 eta 19an, hainbat merkataritza gune eta janari dendetan, atean jarriko gara, jendeari egoera esplikatu eta laguntza eskatuz. Biltzen den janaria sailkatu eta Beninera bidaliko dugu.
Lagundu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 605728881 telefonoan, edota Floreagara etorriz.