Jon Agirrezabalek irabazi du Beningo zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2015ko aza. 5a, 10:06

Argazkian, Jon Agirrezabal saria jasotzen.

Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako Beningo Kaleko umeen aldeko zozketaren irabazlea azaldu da. Zenbaki saritua 0264 izan da, azaroaren 2ko ONCE-ko zozketaren arabera. Jon Agirrezabal izan da irabazlea.

 

Jonek jaso ditu Oinatz Bengoetxearen kamiseta, bi koadro zoragarri (Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien oparia) eta Joseba Jatetxeak oparitu duen bi lagunentzat bazkari edo afaria.

Mila esker zozketa honetan parte hartu duzuen guztioi, bileteak saltzen, erosten, … eta bereziki Sabino Etxanizi, bere harategiko lokala sariak erakusteko uzteagatik. Denoi mila esker. Jaso den dirua salestarrek Beninen kaleko umeen alde duten programara bidaliko da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide