Jolas denbora proiektua Azkoitiko bi eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

Jolas denbora Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza foroaren proiektu bat da. Foroa abiatu genuenetik identifikatu genuen eskoletako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarria zirela hezkidetza txertatzeko.

Apirilaren 27an izango dugu lehen saioa, eta LHn hiru saio dinamizatuko dira eta HHn bi.

Jolas denbora proiektuaren helburua, neska mutilen arteko harremanetan dinamika berriak sortzea da. Lehiakortasunaren aurrean, elkartasuna, talde dinamika, lasaitasuna… bultzatzea.

Harremanitz Kooperatiba da bailaran hezkidetza proiektua garatzen ari dena; bideo honetan, bertako Axier Bagliettok eta Haizea Egigurenek Jolas denbora egitasmoaz emandako xehetasunak jaso ditu Uztarriak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide