Plateretik baratzera

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2021ko mar. 11a, 15:16

Elikadura-burujabetzara bidea gure plateretik has daiteke; bestela kontsumitu, bestela ekoizteko.

Martxoaren 24ra arte abian da Errigoraren udaberriko kanpaina, nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eska daitezke, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta herrian bertan jaso.

Eskaerak Errigorako webgunean eta telefonoz (848-87 12 23) egin behar dira, baina informazioa Azkoitiko hiru gunetan eskuratu ahal da: Hizki eta Lujan papertegietan zein AEKn. Banaketa, berriz, Berdura Plazako lokalean egingo dugu, apirilaren 21ean; goizez, 11:30etik 13:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 19:30era.

Ez utzi azken ordurako, hainbat produktu agortzen ari dira eta!


Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide