Euskarari puzka

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2019ko urr. 30a, 13:45

Zertarako eskatu saskiak? Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, horien balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Nola liteke hau? Labur esateko, auzolana da kanpaina hau posible egiten duena. Ehunka lagun ari gara, borondatez, Euskal Herri luze-zabalean kanpainaren berri eman eta eskaerak jasotzen. Ehunka ariko gara saskiak osatzen eta handik hona eta hemendik hara kutxak eramaten.

Eskatu saskia(k) eta izan zaitez zeu ere auzolan erraldoi honen parte, nork bere aletxoa jarrita, guztion artean ekarpen ederra pilatzen ari gara eta. 2013an egin genuen lehenengoz kanpaina hau eta dagoeneko ia 1.000.000 euro bideratu dugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide