Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2018ko aza. 1a, 12:53

Kanpainarekin bat egin eta Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratu eta hango euskalgintzari laguntzeko aukera duzu Azkoitian. Azaroaren 14ra arte Errigoraren 5 urte euskarari puzka kanpainan parte hartzeko aukera duzu aurten ere herrian. Errigorak jarri duen kanpaina Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko da. Eskatu saskia(k) 50 euroren truke eta jasotako diruaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da.

 

Azkoitian eskaerak egiteko tokiak:

- Lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edota 607 61 26 97 / 943 15 10 89 telefonoetara deitu.

- Lujan

- Bizilore

- Oreka bioelkartea

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide