Eskatu Errigora saskia azaroaren 14a baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Errigora

Berdura Plazako erakusleihoan daude saski bakoitzeko produktuak ikusgai.

Udazkenero bezala, Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratzeko aukera izango da Azkoitin. Iaz bezala, aurten ere, bi saski dituzu aukeran: beltza eta zuria.

 

Azaroaren 14ra arte Errigoraren 5 urte euskarari puzka kanpainan parte hartzeko aukera duzu aurten ere herrian. Errigorak jarri duen kanpaina Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko da. Eskatu saskia(k) 50 euroren truke eta jasotako diruaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da.

Azkoitian eskaerak egiteko tokiak:

- Lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edota 607 61 26 97 / 943 15 10 89 telefonoetara deitu.

- Lujan

- Bizilore

- Oreka bioelkartea

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

 

Saski beltza: oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, arbendolak, melokotoia almibarretan eta tomate frijitua.

Saski zuria: pikillo saltsa, pasta ekologikoa, pikillo piper osoak, orburuak, zainzuri zuriak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri-kema, piperrada, ozpin ekologikoa, arroza, teilak, ardo eta kanela pastak eta txokolatezko cookieak.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide