Errigora, olioa iritsi da!

Erabiltzailearen aurpegia Errigora

Errigorako olio eskaria iritsi da Azkoitira. Banaketa Torre Zuri erakustokian (plaza nagusia) egingo da ondorengo egunetan:

 

- Apirilak 19, osteguna, 18:00-19:30
- Apirilak 20, ostirala,  11:30-13:00

Banaketa lanak errazteko, eskaera egin dutenei egun eta ordu horietan bertaratzea eskertuko genieke.

Azkoitin 58 sukaldetara sartuko da erriberako olioa, aurten 725 litro eskatu dira herrian. Eskerrik asko guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide