Azkoitiko zazpi txokotan eska daitezke Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2018ko mar. 6a, 18:12

Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera. Baina kanpainaren plantemendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

 

Bi eskaerak orain egin behar dira (bai olioarena, bai kontserbena), baina jaso aparte egingo dira.

Honako leku hauetan eskatu daitezke olioa zein kontserbak:

- Lotura honetan
- AEK euskaltegia
- Lujan
- Bizilore
- Oreka
- Etxe Aitz
- Hizki
- Elurre

Olio banaketa apirilaren 19an eta 20an egingo da. Kontserbak, berriz, ekainaren 7an eta 8an jaso beharko dira. Banaketa Torre Zuri erakustokian egingo da, baina datak gerturatu ahala informazio zehatzagoa emango dizuegu.  Ordainketa produktuak jasotzen direnenan egingo da.

Eskutik eskura...

Zubi bat sukaldera, Errigoraren komunitatearekin bat egiteko.

Zubi bat sukaldera, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko.

Zubi bat sukaldera ohitura sanoak sartzeko.

Zubi bat sukaldera bizipoza ekartzeko.

Zubi bat Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago Errigorako webgunean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide