Bihar zabalduko ditu berriro ateak Batzokixe tabernak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2025ko api. 24a, 11:25

Azkoitiko Batzokia. (Azkoitiko EAJ)

19:00etan izango da inaugurazioa, eta musika ere izango da girotzeko. Irekieraren bueltan beste bi hitzordu ere prestatu ditu Azkoitiko EAJk: maiatzaren 15ean batzokiaren eta alderdiaren historia laburbiltzen dituen bideoa estreinatuko du; eta maiatzaren 17an ekitaldi politikoa, Maria Eugenia Arrizabalagarekin eta Aitor Estebanekin.

Azken asteetan itxita egon ostean, itxuraberrituta eta dotore, bihar zabalduko ditu ateak Batzokixe tabernak. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta musika ere izango da girotzeko. 1907an sortua, 44 urte dira Batzokia egun ezagutzen dugun tokian kokatu zela. 1981eko apirilaren 26an ireki zen Julio Urkixo kalean. Orduan bazkari handi bat egin zuten frontoian, ospatzeko. Eta orain ere, ospatzeak merezi duelako, egitarau zabala antolatu du alderdiak.

Irekieraren bueltan antolatutako ekintzen barruan, biharko inaugurazioak maiatzaren 15ean izango du jarraipena. Batzokixen Berriketan egitasmoaren saio berezia izango da egun horretan, 18:30ean. Batzokiaren eta alderdiaren historia laburbiltzen duen bideoa estreinatuko da.

Ospakizuna maiatzaren 17an borobilduko da. Ekitaldi politikoa izango da egun horretan, eta Azkoitian izango dira GBBko eta EBBko presidenteak, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Aitor Esteban, hurrenez hurren.

Uri Buru Batzarrak alderdikideak, jarraitzaileak eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Horra egitaraua:

Bihar, ostirala

  • 19:00. Batzokia tabernaren irekiera, musikaz lagunduta.

MaiatzaK 15, osteguna

  • 18:30. Batzokixen Berriketan berezia. Azkoitiko Batzokiaren eta alderdiaren historia laburbiltzen duen bideo emanaldia.

Maiatzak 17, larunbata. Ekitaldi politikoa

  • 10:00. Batzokian elkartu.
  • 10:15. Julene Urzelairen omenezko eskulturan, lore eskaintza alderdikide guztien omenez.
  • 10:30. Meza parrokian.
  • 11:30. Ikurrinaren igoera Batzokian.
  • 12:00. Ekitaldi politikoa Ikurrinaren Plazan.
    • Maria Eugenia Arrizabalaga, GBBren presidentea.
    • Aitor Esteban, EBBren presidentea.
  • 13:00. Mokadutxoa Batzokian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide