Eusko Legebiltzarreko aurpegi berrietako bat da Diez Antxustegirena, eta ilusioz heldu dio hamahirugarren legegintzaldiari.
Diezek Zuzenbidea ikasi zuen, eta 2016tik 2019ra, aholkulari juridikoa izan zen Gasteizko Udalean.
Hamazortzi urterekin afiliatu zen EAJ-PNVn, eta ibilbide politiko emankorra egin du.
Legebiltzarkidea izan zen 2019tik 2023ra, eta gaur egun, Arabako Batzar Nagusietako eta Eusko Legebiltzarreko EAJren taldeko bozeramailea da.
Agenda politikoak markatzen dituen eta pil-pilean dauden hainbat gai izango ditu hizpide politikari gazteak.
Gasteizen jaio bazen ere duela 32 urte, 5 urte zituela familia Araiara joan zen bizitzera.