Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua den Maite Peña izan genituen atzo Azkoitian, EAJk antolatu duen gizarte politiken inguruko topaketan. Euskadik zaintza eredu propio baterantz bidea hartua duen honetan, zainketa-ereduaren oinarriak partekatu dituzte, zaintza pertsonalizatuan eta komunitarioan azpimarra jarrita.
Zerbitzuak etengabe egokitzen eta arreta emateko modu berriak aztertzen jarraitzearen garrantziaz hitz egin da, “etxean ez bada, etxean bezala” egon ahal izatea ahalbidetuz.
Peñak gogorarazi du Gipuzkoan egoitzetako plazen %90 publikoak direla.
Zaintza helduleku asko dituen gaia da, eta gizarte gisa, nahi gabeko bakardadeari aurre egitea da beste erronketako bat. Guzti hori eta gehiago jorratu dute erakundeetako ordezkariek, EAJk antolatu duen solasaldi informalean.