EAJ oso kritiko agertu da azaroaren 18rako iragarritako Los Zopilotes Txirriaos musika taldearen emanaldiarekin, baina udal gobernuak, beste alderdien jarrera ikusita, ez du kontzertua oztopatuko.
Udalak kontzertua iragarrita zuen, eztabaida ekarri duen bideo bat zabaldu aurretik. Bertan, taldeko abeslariak zuzenean elkarbizitzaren aurka esaten dituen hitz gogor eta irainen aurrean, EAJk bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du.
Alderdi jeltzalearen hitzetan, dena ez da adierazpen askatasunaren baitan sartzen. Errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiten dugun gizarte eta herri batean, onartezina da horrelako irainen erretolika.