“Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak” hitzaldia ostegunean, Anjel Lertxundiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2019ko aza. 11a, 16:24

 

 

Gazte Geroak antolatuta, ostegun honetan, azaroak 14, Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak hitzaldia emango du Azkoitian “Euskaraz idazten duen idazle baten bizipenak” izenburupean. Hitzordua Elkargunean izango da arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldia irekia da.

Asko idatzi du Lertxundik eta euskal literaturan itzal handiko idazlea dugu. Bitan eskuratu du Kritika Saria, “Hamaseigarrenean, aidanez” eta “Kapitan Frakasa” liburuengatik, eta beste bitan Euskadi Saria, “Hamaseigarrenean, aidanez” eta “Argizariaren egunak” liburuengatik. “Eskarmentuaren paperak” liburuarekin Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen.

Filosofia eta Letra ikasketak burutu zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Literaturan buru-belarri sartu aurretik, irakasle eta kazetari lanetan aritu zen. Kazetari gisa, Eginen ibili zen sorrerako lehen urteetan eta gero, beste hainbat komunikabidetan kolaboratzaile izan da. Euskara eta euskal literatura aberastera bideratu ditu betidanik indarrak. Berria egunkarian ere maiz irakur daitezke bere iritzi artikuluak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide