XXXVI. San Josetako Trikiti Jaialdian Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek ere hartuko dute agertokia. Datorren ostegunean, hilaren 19an, egingo dute jaialdia Azpeitiko Soreasu antzokian, eta Bizkargiko ordezkariek ilusioz, indarrez eta trikitiaren doinuekin, belaunaldi berriek tradizioari jarraipena emango diote.
Aurten, Azkoitiko Martirieta auzoko Joakin eta Mailu Sudupe Egurrola anai-arrebak eta Joxe Mari Arrizabalaga Sakristaua omenduko dituzte antolatzaileek. Hala, hiru lagun horien ibilbideari aitortza egingo diote
Bizkargi eskolaren izenean parte hartuko jaialdian Leire Garate, Maddi Abaunz, Denis Carbayeda, Joritz Astigarraga, Oier Alberdi, Iraitz Lete, Oihan Mendizabal, Aimar Azkune eta Aiora Iturralde ikasleek.
Zorte on guztiei eta gozatu jaialdiaz!