TALDEZ-TALDE 25. URTEURRENA

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2026ko martxoaren 6a

Martxoaren 15ean, igandea, Baztartxo antzokian, Taldez-talde proiektuaren 25. urteurrena ospatuko dugu. Ekitaldian Musika Eskolako ikasleek, Iraurgi Abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak parte hartuko dute, elkarlanean prestatutako emanaldi berezi batekin.

Kontzertua elkarrekin egindako lanaren eta urte hauetan sortutako musikaren ospakizuna izango da. Hona hemen egitaraua: 

TALDEZ-TALDE EGITARAUA

  • Loretxoa 

  • Mendian gora haritza

  • Itsasoa gara (koroak)

  • Erre zenituzten

  • Toyland Suite 

  • Lantzeko zortzikoa

  • Afrika 

  • Ilargi berriak 

Animatu eta etorri gurekin urteurren berezi hau ospatzera! 

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide