Bizkargi eskolako piano ikasleek Gabonetako emanaldia eskainiko dute bihar Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025eko abenduaren 10a

Ikasle bat pianoa jotzen. (Freepik)

18:30ean hasiko da piano emanaldia, eta guztira, 22 ikaslek parte hartuko dute. Ikasturte honetan landu dituzten piezak eskainiko dituzte piano jotzaileek, Gabonetako giro berezia sortzeko asmoz. 

Bizkargi musika eta dantza eskolako piano ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, osteguna, Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasita, Gabonetako piano emanaldia eskainiko dute eskolako zenbait kidek. 

Ikasturte honetan landu dituzten piezak eskainiko dituzte ikasleek, "Gabon giro berezia" sortzeko asmoz. Haien kontzertuan ikasleek ikasturtean zehar egin duten lana eta izan duten aurrerapena bertatik bertara ikusteko nahiz entzuteko aukera izango dute senideek eta herritarrek, baita musikaz familia giroan gozatzekoa ere. 

Guztira, 22 ikaslek parte hartuko dute biharko emanaldian. Hona hemen biharko kontzertuaren protagonistak eta egitaraua: 

  1. Ekai Blanco: El artista.
  2. Gari Brea: La canción del rock.
  3. Jakes Zinkunegi: Alicita.
  4. Nerea Garate: Lavanda azul.
  5. Ane Juaristi: Marina.
  6. Alan Garmendi: Vals de los elefantes.
  7. Paule Garmendia: Oh Susana.
  8. Naia Aizpurua: Song of the Tree.
  9. Daniela Carpintero: Policias y ladrones.
  10. Intza Azpitarte: Cascabel.
  11. Aia Ezkerra: Firefly Waltz.
  12. Lia Larrañaga: Caravana de camellos.
  13. Hurritz Borda: Ondas marinas.
  14. Maddi Mimentza: Gavotte.
  15. Ian Alberdi: En el oceano profundo.
  16. Iria Garate eta Maitane Unanue: Colors of the wind.
  17. Valeria Godoy: Canción de los trovadores.
  18. Aiora Larrañaga: Memory.
  19. Arhane Uribetxeberria: The promise.
  20. Eva de la Fuente: The winner Takes it all.
  21. Ane Goitisolo: Apologize.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide