ORIOKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025eko abenduaren 9a

Orion, 2025ko abenduaren 6an, eguerdiko 12:30ean, Harribil dantza taldeak antolatua eta Orioko Udala zein Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz Dantza Suelto Txapelketa ospatu da.
 
Txapelketan zortzi bikote izan dira lehian.
 
 
-Bidatz Manterola – Jon Alkain ORIO
-Jone Arriaran – German Aranburu AZPEITIA
-Ane Jaunarena – Endika Osa LEZO
-Izaro Arandia – Hegoa Aizpuru AZPEITIA
-Ihintza Erauskin – Mikel Esnaola LEZO
-Ane Lazarobaster – Iara Sustaeta AZPEITIA
-Nora Aizpuru – Iker Zabala AZPEITIA
-Irati Larrañaga – Danel Castillo ANDOAIN – PASAI DONIBANE
 
 
Bikote bakoitzak zortzi pausoko fandango eta arin arinak dantzatu behar izan dituzte, Jon eta Agurtzane Elustondo anai- arrebek trikiti eta panderoz jotako doinuekin.
 
 
Eta lehen hiru postuak honela geratu dira.
 
1.- Nora Aizpurua eta Iker Zabala ( Azpeitia)
2.- Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia)
3.- Ihintza Erauskin – Mikel Esnaola (Lezo)
 
Zorionak bikoteei.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide