SAN ANDRESETAKO KALEJIRA

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

San Andres jaietako kalejira

Azkoitiko San Andres jaiak ospatzeko, gure Eskolako trikitilari, dantzari, txistulari eta panderojoleek, Txalkor txistulari taldearekin batera kalejira bat egingo dute goizeko 11:00etan.

Herriko kaleak musikaz eta giro onez beteko dira, festa giroa herritar guztiekin partekatzeko.

Eguraldi txarra egonez gero, ekitaldia Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan izango da.

Guztiok zaudete gonbidatuta ospakizun berezi honetaz gozatzera!

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide