EMAKUMEAK MUSIKAN – CLARA SCHUMANN

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025ko urr. 8a, 15:28

🎶 “Emakumeak musikan” proiektua Bizkargin!

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan hezkidetzaren aldeko pauso berria eman dugu: jarri dugu martxan “Emakumeak musikan” proiektua! 💪🎵
Helburua? Historian eta gaur egun musikan aritu diren emakumeak ezagutzera ematea eta euren lana balioan jartzea.

Lehen protagonista Clara Schumann da — pianista eta konpositore alemaniarra, 1819an jaioa. Oso gaztetatik erakutsi zuen talentu handia, eta 19. mendeko piano-jotzailerik ospetsuenetakoa bihurtu zen. Gainera, konpositore gisa ere bide berriak zabaldu zituen, eta bere garaiko musikari askoren lana sustatu zuen.

Proiektua gure iragarki-taulan jarri dugu martxan. 🎵✨

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide