Ikusmen-terapia (hitzaldia)

Ikusmenak errendimendu akademikoarekin duen erlazioaz gehiago jakin nahi duten guraso,irakasle eta profesionalei zuzendutako konferentzia. Iriondo optika eta Bizilorek elkarlanean. Hizlariak - Manuel Cebeiro Fernandez - Marian Iriondo Antia - Estibaliz Ariznabarreta Canseco (Optiko-optometristak) Hitzaldia gazteleraz izango da. Irailaren 4an, 11:00tan, Bizilore eskola aktiboan. Dohainik.

Ikusmen-terapiaren bidez ikas prozesuan zailtasunak dituzten zenbait ikasleren errendimendu akademikoa hobetzea ahalbidetzen da.

Pertzepzioan eta ikusmenaren eraginkortasunean arazoak izateak eragin dezake ortografia akastuna izatea, testuak irakurtzeko nahiz ulertzeko ezintasun edo testuak kopiatzeko eta memorizatzeko zailtasunak izatea.

Ikusmen-terapiaren bidez sintoma horiek murrizteko lotura neurologikoak lantzen dira, kaltetutako ikusmen-trebetasunak indartuz eta ariketa pertsonalizatuen bidez errendimendua hobetuz, horrela “begiek ikusten ikasten dute’’

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide