Azkoitiko EH Bilduk ikasturte hasierako batzarra egingo du datorren asteartean, hilaren 4an, bilgunean, 19:00etan. Nekane Zinkunegi EH Bilduko Gipuzkoako arduraduna han izango da, ikasturte politikoaren kokapena egiteko. Halaber, bi urtetako balantzea eta errepasoa ere egingo du.
Azkoitiko EH Bilduk dei egiten die herritarrei astearteko batzarrean parte hartzeko.