Lehenik eta behin, harritu egin gaitu Udal Gobernuak hilabeteetatik zekien informazioa ez partekatu izana ez oposizioarekin ezta bere gobernukideekin ere.
Instalazioen berri gaur goizean izanda, bozeramaile batzorde baten eskaera egin dugu lehenengo kontaktua egiteko Udal Gobernuarekin.
Gaia kezkagarria eta korapilatsua izanda, ahalik eta dokumentazio eta txosten gehien biltzen ari gara eta horien aztertze lanetan gabiltza, adituekin harreman zuzenean.
Gaia gertutik jarraituko dugu eta datozen egunetan balorazio osatuagoa egiteko aukera izango dugu, ingurumenaz eta jendearen osasunaz ari gara hizketan eta sakon aztertu beharreko gaia dela uste dugu. Bestalde, Udaleko beste alderdiek atera duten testua ez babestea erabaki dugu, gaiarekin kezkatuta gaudelako eta azkarregi delako horrelako balorazioa egiteko.