Azkoitiko EH Bilduk doluminak helarazi dizkio Txetxu Urteagaren familiari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko api. 4a, 17:13

Jesus Ricardo Urteaga Repulles Txetxu azkoitiarra Venezuelan hil da. Azkoitiko EH Bilduk doluminak eta besarkada bat helarazi nahi dizkie haren familiari eta lagunei.

Txetxu Urteak 42 urte eman ditu Euskal Herritik kanpo, horietatik 36 urte deportatu gisa. 1984. urtean Frantziako estatuak, Espainiako Gobernuaren aginduz, Venezuelara deportatu zuen Urteaga, eta ordutik Venezuelan bizi izan da.

Bada garaia deportazioarekin amaitzeko. Euskal Herrian azken hamar urteetan urrats handiak egin dira
bakea eraikitzeko bidean, baina ez dago munduan gatazkaren konponbiderik eman denik, ondorioak ez badira konpontzen. 

Bada ordua, preso, iheslari eta deportatu guztiak etxean izan daitezen. Hau ere, guztioi dagokigun zeregina da. Txetxu Ugarteren heriotza azkena izan dadila. Familia eta lagun guztiei gure besarkadarik beroena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide