Azkoitiko AEK euskaltegian izan da gaur, ostirala, Euskadi Irratiko Faktoria saioko Jon Artano kazetaria, haiek euskara ikasteko zer pizgarri, zer arrazoi edota zer intentzio dituzten jakiteko asmoz. Euskaltegian entzun daitekeenaz eta euskara ikasten ari diren horiek diotena bildu nahi izan du kazetari zestoarrak.
Besteak beste, Sonia Jimenez, Mari Jose Murillo, Irene Iturrate, Andres Benitez, Laura Banda, Eustaquia Vivas, Imane Foukai eta Jone Lobato ikasleekin hitz egin du kazetariak, baita Ane Arrizabalaga irakaslearekin ere. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.