Azkoitiaz eta bere sorreraz aritu dira Argiako 'Oroimen historikoa' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko urr. 8a, 10:46

San Martin ingurua, 1915ean. (Indalecio Ojanguren/Gure Gipuzkoa)

Azkoitiko hiri gutunak 700 urte bete ditu aurten, eta ospakizun hori aitzakia hartuta, Azkoitiaz hitz egin zuten Argia aldizkariko Oroimen historikoa podcastean.

Argiak Oroimen historikoa izeneko podcasta du martxan, eta asteartero argitaratzen ditu historiari lotutako askotariko saioak. Hain zuzen, Nagore Irazustabarrena historialariak gidatzen du podcasta, eta joan den astean, urriaren 1ean, Azkoitiaz eta bere hiri gutunaren 700. urteurrenaz hitz egin zuten. 'Ixe, ixe, hiriburue!' izenburupean aritu ziren saioan.

Azkoitiak New York hiriak baino 300 urte zaharragoa dela azpimarratu zuen Irazustabarrenak. "New York baino txikixeagoa eta gertuago geratzen zaigu, baina garrantzia historiko handia du. Eta AEBtako hiria baino hiru mende zaharragoa da", azaldu zuten saioko kideek.

Halaber, zenbait kanta aukeratzen dituzte podcasta girotzeko, eta Anariren Efemerideak, Segabathorren Andramaixek, Exkerra anai-arreben Din Don eta Exkixuren Matxinada abestiak erabili zituzten. Honako lotura honetan entzun daiteke Argiako Oroimen historikoa izeneko podcastak Azkoitiari buruz egindako saioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide