Azkoitian hitanoaren inguruan lanketa berezia egin dute aurten; hain zuzen ere, hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aplikzaio berria kaleratu du udalak, eta Euskal Herri mailako inkesta egin dute zenbait herritan hitanoaren egoera zein den aztertzeko. Gainera, ohi bezala, Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa ere egin dute aurten. Ostiralean, kontu horiez mintzatu ziren ETB1eko Biba zuek saioan. Han izan ziren Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotzi Marijose Arregi, Badihardugu euskara elkarteko Aintzane Agirrebeña eta irakaslea eta hitanoan aditua den Xabier Eizagirre.
Hemen ikus daiteke ostiraleko Biba zuek telebista saioa osorik.