BEITTU!

'Entzierroa' telebista saioa aurkeztuko du Iban Garatek sanferminetan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko uzt. 6a, 10:00

Iban Garate, EITBk sanferminetarako prestatu duen programazioaren aurkezpenean, Iruñean. (EITB)

Bihartik hilaren 14ra bitartean Iruñeko Alde Zaharra zeharkatuko duen lasterketaren inguruko telebista saioa gidatuko du Garatek, 07:45etik aurrera.

Gaur, uztailak 6, hasiko dira Euskal Herriko festa ezagunenak diren Iruñeko sanferminak, eta Iban Garatek hango entzierroak aurkeztuko ditu bigarren urtez ETB1 katean. Izan ere, RTVEkin lortutako elkarlan hitzarmenari esker, Euskal Telebistak aurten ere zuzenean eskainiko ditu entzierroak, eta bihartik hilaren 14ra bitartean Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituen lasterketaren inguruko Entzierroa izeneko telebista saioa gidatuko du hark 07:45etik aurrera. Horretarako, hainbat gonbidatu eta aditu elkarrizketatuko ditu Garatek, entzierroen inguruan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide