Beittu!

Iban Garciak eta Maite Azpiazuk 'Iban & Maite Beauty' saioa estreinatu dute Primeran plataforman

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko mai. 27a, 15:39

Iban Garcia eta Maite Azpiazu artxiboko irudi batean. (EITB)

Iban & Maite Beauty saioan, ama-semeek elkarrizketa informalak egingo dituzte ile apaindegi batean. Hogei minutuko atalak eskainiko dituzte.

Iban Garcia influencer azkoitiarrak eta haren ama Maite Azpiazuk Iban & Maite Beauty saioa estreinatu zuten atzo, igandea, EITBren Primeran plataforman. Elkarrizketa saioa da bi azkoitiarrek gidatzen dutena, eta Euskal Herriko pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte. Gonbidatua ileapaindegi batean jasotzen dute, eta denetarik galdetzen diote han, itxura aldaketa "ikusgarria" egiten dioten bitartean.

Atzo eskaini zuten aurreneko atalean Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea izan zuten gonbidatu, eta Olinpiar Jokoez zein normalean kontatzen ez diren kontuez aritu ziren. Maiatzean eta ekainean saioaren sei atal emango dituzte, eta hurrengo sei atalak irailetik aurrera iritsiko dira plataformara. Atal horietako bakoitzak hogei minutuko iraupena izango du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide