Gema Lopez Las Heras itzultzaile azkoitiarrak Annie Ernauxen Emakume izoztua eleberria euskaratu zuen joan den urtean, Jokin Zaitegi sariketaren emaitza gisa. Hain zuzen, itzulpen lanaren nondik norakoez arituko da Lopez ETB1eko Artefaktua saioan. Ilaski Serrano aurkezlea eta biak Matadeixen elkartu ziren elkarrizketa grabatzeko, eta bihar, larunbata, eskainiko dute grabazio hori, 12:45ean. Hemen ikus daiteke elkarrizketaren zati bat.