BEITTU!

Egurbideko Jon Orbegozo elkarrizketatu dute 'Amarauna' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Jon Orbegozo, 'Amarauna' saioan. (EITB)

Orbegozok herrian martxan den errota bakarraren nondik norakoak azaldu ditu, Gipuzkoako Erroten Egunaren harira.

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatu zuten joan zen igandean, eta horren harira, Azkoitian martxan den errota bakarraren jabe Jon Orbegozo elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Egurbide monumentu multzoaren parte da izen bereko errota, eta haren berri eman du azkoitiarrak irratian. Hemen entzun daiteke elkarrizketa, osorik.

Egun beraren aitzakian, gainera, bisita gidatuak eskaini zituen Orbegozok igandean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide