Badira aste batzuk arraun denboraldia bukatu zela, baina Urdaibaiko mutilek ospakizunetan jarraitzen dute oraindik ere. Ez da gutxiagorako, Kontxako Bandera eta Eusko Label Liga, denak irabazi baitituzte amaitu berri duten sasoian. Atzo iluntzean, Athletic eta Almeriaren arteko partida hasi baino minutu batzuk lehenago, Urdaibaiko trainerua omendu zuten San Mames futbol zelaian, eta han izan zen Jon Unanue Dukie arraunlari azkoitiarra ere.