Denboraldi berriarekin batera, argazki ofizial berria aurkeztu du Euskadiko Orkestrak. Joan den hilean, Oteiza frontoietan egin zuten argazki saioa, eta hango irudia izango da aurrerantzean orkestrak hainbat eremutan erabiliko duena. Besteak beste, orkestraren argitalpenetan, webgunean eta komunikabideetan argitaratuko dute Azkoitian ateratako argazki ofiziala, eta kontzertuak, jaialdiak eta birak iragartzeko ere erabiliko dute. Alex Abrilek ateratako argazkia da.
Euskadiko Orkestrak adierazi duenez, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen lekua da irudikoa, "euskal kulturaren funtsa bikain" jasotzen duena eta Euskadiko Orkestraren "jite eta izaerarekin" bat egiten duena.