Herenegun, Marea Urdina elkartea izan zen ETB1-eko Biba Zuek! saioko protagonistetako bat. Elkarteak egiten duen lanaren berri emateko, hainbat lagun gonbidatu zituzten platora, eta han izan ziren Nekane Zalbide eta Ane Segurola azkoitiarrak ere. Elkartearen sorreratik orain arte egindako ibilbideaz ez ezik, hemendik aurrera dituzten asmoez ere jardun zuten.
Saio osoa, berriz, ikusgai dago EITBren Nahieran plataforman.