Beittu!

Iñigo Antsorregik bere eleberriaz hitz egin du 'Artefaktua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Bere esperientziatik abiatuta, azkoitiarrak depresioaren gaia jorratu du Nire minaren etxea eleberrian, eta liburuaz galdetu diote azkoitiarrari ETB1eko saioan.

Nire minaren etxea eleberriaren nondik norakoak azaltzeko asmoz, Iñigo Antsorregi liburuaren autorea elkarrizketatu dute ETB1eko Artefaktua literaturari buruzko saioan.

Azkoitiarraren bigarren liburua da Nire minaren etxea, eta lanak depresioaren gaia du ardatz. Hain zuzen ere, Antsorregik depresioa izan zuen, eta bere esperientzia eta bizipen propioetatik abiatuta ondu du liburua. Horren harira, honako hau adierazi dio azkoitiarrak Ilazki Serrano saioaren aurkezleari: "Abiapuntu bezala aukeratu nuen bizitza honetako momenturik gogorrenean". Hemen ikus daiteke elkarrizketa, osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide