Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Maxixatzen.eus-ek: Zer iritzi duzu Gabonetan piroteknia erabiltzearen inguruan? Guztira, 347 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik 239k (%68,88) debekatuta egon beharko lukeela erantzun zuten; 64k (%18,44), berriz, erabilera mugatu behar luketela uste dute; eta 44 laguni (%12,68) ondo iruditzen zaio piroteknia erabiltzea. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik: