Igor Zubeldia Realeko futbol jokalari azkoitiarra 200 partida ofizial betetzear da klubaren lehen taldearekin. Realak Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, igandea, Madrilgo Santiago Bernabeu estadioan (21:00), eta azkoitiarrak minutuak izaten baditu, 200 partida ofizial beteko ditu Realaren lehen taldearen elastikoarekin.
Klubak azaldu duenez, "ibilbide bikaina" ari da osatzen azkoitiarra Realean. Erdilari postuan hasi zen Zubeldia lehen taldearekin, "ahalegina, elkartasuna eta sakrifizioa medio". Egun, ordea, "maila handiko" atzelaria bihurtu da azkoitiarra. Futbol jokalariak lehen taldean egindako bidea errepasatu du Real Sociedad TV taldearekin.