Ane Lizarralde azkoitiarrak horoskopoko zeinuak euskal musika taldeekin eta abeslariekin lotu ditu bere Twitter kontu propioan (@anely). Hain justu, atzo, asteazkena, hariari buruz hitz egin zuen hark Gaztea irratiko Gu irratsaioan.
Horoskopoko hamabi zeinuak euskal talde banarekin lotu ditu Lizarraldek; esaterako, Aries zeinua Gozategi musika taldearekin edota Tauro zeinua Su Ta Gar taldearekin. Irratsaioko Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perez aurkezleen zeinuaren araberako musika taldeak zein diren ere argitu du azkoitiarrak.
Honako lotura honetan entzun daitezke irratsaioan esandakoak.