Beittu!

Bulegoren 'Gure bizitzako lehen bira' dokumentala osorik ikusgai, sarean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Azkoitiko musika taldeak Youtuben jarri du ikusgai osorik Gure bizitzako lehen bira dokumentala. Ordu laurden inguruko ikus-entzunezkoa da, eta aurten egin duten lehen biraren berri ematen dute musika taldeko partaideek.

Azkoitiko Bulego musika taldeak Gure bizitzako lehen bira deituriko dokumental sorta ondu du, eta bertan, 2022ko kontzertuetako irudiak, furgonetako bizipenak, bidaiak eta taldekideen hausnarketak partekatu dituzte. Ikus-entzunezkoa osorik ikusteko moduan jarri dute Youtube plataforman.

Azaroaren hasieran hasi ziren dokumentala eskaintzen, baina orduan zatika eman zuten ikus-entzunezkoa; izan ere, bost zatitan banatuta eman dute dokumentala Instagram sare sozialean. Barbara Fernandez zinegilea izan da dokumentalaren arduraduna eta David Mendizabal edizio zein argazki zuzendaria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide