Beittu!

Azkoitian grabatu dute 'Zipriztinak' bideo-sortaren atal berria, Maite Lopez Las Heras idazlearekin

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko aza. 16a, 16:14

Euskal Idazleen Elkarteak Zipriztinak deituriko ekimena jarri du martxan irakurzaletasuna sustatzeko, eta bideo-sorta bat gauzatu dute. Serie horren bigarren atala Azkoitian grabatu dute, Maite Lopez Las Heras idazlearekin batera.

Irakurzaletasuna sustatzeko Zipriztinak ekimena abian jarri eta bideo-sorta bat kaleratzen hasi berri da Euskal Idazleen Elkartea. "Zer garen esateko modu bat da", azaldu dute elkartekoek, eta bost idazlerengana jo dute pieza horiek grabatzeko. Lehen bideoa Amets Arzallus bertsolariarekin grabatu zuten, eta bigarrena grabatzeko, Azkoitia aukeratu dute. Hain zuzen ere, Maite Lopez Las Heras idazlearekin egin dute bigarren pieza, herrian, eta dagoeneko ikusgai dago ikus-entzunezkoa elkartearen kanaletan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide