Beittu!

Iban Garatek bere programa berriaren inguruan hitz egin du ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urr. 20a, 14:00

Urteak daramatza Iban Garate aktore eta aurkezle azkoitiarrak EITBn lanean. Orain, ETB2n estreinatu den Necesito Ayuda programan hasi da aurkezle lanetan, eta hari buruz hitz egin zuen atzo ETB1eko Biba zuek! saioan.

Atzo, asteazkena, ETB1eko Biba zuek! saioan elkarrizketatu zuten Iban Garate. Aktore eta aurkezle azkoitiarra ETB2ko Necesito ayuda saioa aurkezten hasi da duela gutxi, eta programa horren nondik norakoak ezagutzeko galderak egin zizkioten Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleek Garateri.

Buruko osasunarekin arazoak dituzten gazteei entzuteko sortu dute saio berria, eta gizartean ohikoa den errealitateari ikusgarritasuna ematea du helburu. Helburua da prozesu psikologikoak edo erronka emozionalak, besteak beste, antsietatea, hipokondria, mendekotasun emozionala, telefono mugikorrekiko mendekotasuna edo elikaduraren nahasmenduak gainditzeko bidean dauden bederatzi euskal gazteri laguntzea. "Parte hartzaile gazteek kontatutakoa bere gordintasunean erakusten dugu Necesito Ayuda saioan".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide