Oinatz Bengoetxea pilotari ohiak erretiroa hartu du, hogei urteko ibilbidea atzean utzita. Otsailean utzi zion pilota profesionalari, baina joan zen larunbatean agurtu zuen kirol hori, Leitzan (Nafarroa), bere jaioterrian. Erretiroaren harira, Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Bengoetxeari, eta han bere agurraren inguruan hitz egin du leitzarrak. Bestalde, azken hilabeteetan han-hemenka jokatu dituen agurreko pilota partiden inguruan ere galdetzen dio kazetariak pilotari ohiari; hain zuzen, ea azkenaldian jokatu duen tokiren bat nabarmenduko al lukeen galdetuta, Bengoetxeak erantzuten du joan zen irailaren 23an Azkoitiko Kontzejupean jokatu zueneko partida izan zela berezienetako bat. Hemen irakur daiteke elkarrizketa, osorik.